Últimas entradas: SD Amorebieta

Lan plangintza urtarrilaren 14ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, urtarrilak 14, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Urtarrilak 8, astelehena 11:00 Entrenamendua Urtarrilak 9, asteartea Atsedena Urtarrilak 10, asteazkena 11:00 Entrenamendua  Urtarrilak 11, osteguna 11:00 Entrenamendua Urtarrilak 12, ostirala 11:00 Entrenamendua  Urtarrilak 13, larunbata […]

Leer más

SD Amorebieta 2-4 RC Celta: Urritxek agur esan dio Kopari

Urdinek ezin izan dituzte Kopako final-hamaseirenak gainditu, Real Club Celtaren aurka galdu baitute Urritxen goiz euritsu batean. Jandroren mutilak abantailarekin heldu dira atsedenaldira, Jauregiren eta Raycoren golak buelta eman baitiote bisitariek lehenengo minutuan lortutakoari. Hala ere, Lehen Mailako taldeak markagailua irauli du bigarren zatian eta final-zortzirenetarako txartela eskuratu du. Kanporaketa laster jarri zaio maldan gora […]

Leer más

RC Celtaren aurkako partidarako sarrera sorta berria salgai

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bihar, urtarrilak 5, ostirala, Kopako final-hamaseirenetako partidarako sarrera sorta berria jarriko dela salgai. Neurketa Urritxen jokatuko da igande honetan, 12:00etan, Lehen Mailako Real Club Celta de Vigoren aurka. Gune orokorrerako sarrerak dira, 30 euroko prezioarekin, eta klubaren dendan erosi ahal izango dira 10:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera […]

Leer más

Lan plangintza urtarrilaren 7ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, urtarrilak 7, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Urtarrilak 1, astelehena Atsedena Urtarrilak 2, asteartea 17:30 Entrenamendua Urtarrilak 3, asteazkena 11:00 Entrenamendua  17:30 Entrenamendua Urtarrilak 4, osteguna 11:00 Entrenamendua Urtarrilak 5, ostirala 11:00 Entrenamendua (ateak […]

Leer más

Kopako SD Amorebieta-RC Celta partidarako sarrerak agortu dira

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du RC Celtaren aurkako Kopako partidarako sarrerak agortu direla. Joan den abenduaren 19tik atzo arte, asteartea 26, bazkideentzako sarrerak soilik salgai egon ziren. Gaur, asteazkena, hilak 27, publiko orokorrarentzako salmenta zabaldu da eta goizean zehar eskuragarri zeuden guztiak agortu dira. Gogorarazten da tribuna aukeratu zuten bazkideek klubeko dendara joan behar dutela […]

Leer más

RC Celtaren aurkako Kopako partidarako bazkideentzako tribunako sarrerei eta publiko orokorrarentzako salmentari buruzko informazioa

SDAko bazkideek Real Club Celtaren aurkako Kopako partidarako sarrerak eskuratzeko epea amaitu ondoren -joan den asteartean ireki zen eta gaur, hilak 26, itxi da-, klubak jakinarazten du tribunako sarrerak eskatu dituzten pertsona guztiek izango dutela euren eserlekua, zozketarik egin beharrik gabe. Bihartik aurrera (asteazkena, hilak 27), tribunarako sarrera eskatu duten bazkide guztiek klubeko dendara joan […]

Leer más

SD Amorebieta 1-2 AD Alcorcón: Porrota 2023a agurtzeko

Urdinek ezin izan dute punturik lortu 2023ko azken partidan, gaurko gau euritsuan Lezaman jokatu dena Alcorconen aurka. Felixek aurretik jarri ditu Jandroren mutilak atsedenaldira iritsi baino lehen, baina madrildarrek markagailuari buelta eman diote eta saria eskuratu dute jaitsiera postuetan dauden bi talderen arteko norgehiagokan. Partidako lehen abisua bisitariena izan da, Obi urdin ohiaren bitartez hasierako […]

Leer más

SDAko bazkideek Celtaren aurkako Kopako partidarako sarrerak erosi ahal izango dituzte bihartik asteartera arte

Urdinek Real Club Celta de Vigoren aurka neurtuko dituzte indarrak urtarrilaren 7an, igandean, 12:00etan, Kopako final-hamaseirenetako lehian. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da Urritxen. Hitzordu horretarako, SDAko bazkideek aldez aurretik erosi beharko dituzte sarrerak klubaren dendan. Azpimarratu behar da, bazkide kopurua Urritxeren gaitasun osoa baino txikiagoa denez, guztiek ziurtatuta dutela sarrera, baina bihartik (hilak 19) hurrengo […]

Leer más

Lan plangintza abenduaren 24ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, abenduak 24, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abenduak 18, astelehena 11:00 Entrenamendua Abenduak 19, asteartea 11:00 Entrenamendua Abenduak 20, asteazkena 11:00 Entrenamendua (ateak itxita) Abenduak 21, osteguna 10:30 Entrenamendua 21:30 LaLiga Hypermotioneko partida Lezaman: […]

Leer más

Bazkide bakoitzak bi gonbidapen izango ditu klubeko dendan Alcorconen aurkako partidarako

Urdinek ostegun honetan, abenduaren 21ean, jokatuko dute 2023ko azken partida, Alcorconen aurka izango dena Lezaman 21: 30etik aurrera. Urtea ahalik eta ondoen agurtzeko, SD Amorebietako bazkide guztiek doako bi sarrera izango dituzte eskura partida honetarako. Gonbidapen hauek klubaren denda ofizialean bakarrik eskuratu ahal izango dira gaurtik ostegunera arte. Lezaman ezin izango dira jaso partida geunean. […]

Leer más