Gaur, uztailak 15, astelehena, denboraldiaurre berri eta ilusionagarri bat hasi da Urritxen. Urdinek, Julen Guerrero entrenatzaile gisa dutela, denboraldi berezi bateko lehen entrenamendua burutu dute, SD Amorebietak mende bat beteko baitu 2025ean.SDAren proiektu berriaren staff teknikoa, Jabi Luaces kirol zuzendaria eta Edu Abad idazkari teknikoa dituena, honako hauek osatuko dute: Julen Guerrero (entrenatzailea), Bernat Vizcaya […]
Nassourou Ben Hamed Ndongo (Bertoua, 2002-07-20) erdilari kamerundarrak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Azken denboraldi eta erdian Lehen Federazioko AD Meridan jokatu du 23 urtez azpiko futbolariak. Extremadurako taldera 2022-23ko neguko merkatuan iritsi zen, Bigarren Federazioko Marino de Luancon nabarmendu ostean. Erdilari urdin berriak Leganeseko harrobian eta bere eskubideak dituen Moralo CP taldean ere […]
SD Amorebietak Pablo Hervias Ruiz (Logroño, 1993-03-08) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Lehen eta Bigarren Mailan 200 partida baino gehiago jokatu dituen futbolaria da eta kalitatea eta eskarmentua emango dizkio talde urdinari. SDAko erdilari berriak Realaren, Osasunaren, Real Oviedoren, Elcheren, Real Valladoliden, Eibarren eta Malagaren koloreak defendatu zituen, guztiak estatuko futboleko bi maila gorenetan, 2023ko […]
Álvaro Yustek (Madril, 2001-04-04), SD Amorebietan jokatuko du. Atzelari eta erdilari bezala jokatu ahal du eta AD Alcorconetik dator lagatu gisa erosteko aukerarekin. 2021eko udan heldu zen talde madrildarrera, Atletico Madrilen eta Deportivon aritu ondoren. Joan den denboralidan Melillaren koloreak defendatu zituen Lehen Federazio mailan. Ongi etorri SDAra, Alvaro!
SD Amorebietak Alex Aizpuru Aizbitarte (Azpeitia, 1994-01-12), Kaxe izenarekin ezagunagoa, fitxatu duela iragarri nahi du. Aurrelariari ez zaio arraroa egingo Urritxen entrenatzen hastea, joan den denboraldian, urtarrilean Sestao Riverrera joan aurretik, urdinekin entrenatu baitzen hainbat astez, belauneko lesio bat gainditu ondoren sentsazioak berreskuratzeko helburuarekin. Aurrelaria Lagun Onaken, Gasteizen eta Beasainen aritu zen Rápido de Bouzasen […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Mikel Kortazar Idiakez (Ondarroa, 1999-03-10) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Joan den denboraldian SD Tarazonaren koloreak defendatu zituen atzelariak Lehen Federazioan. Aragoiko taldearekin 31 partida ofizial jokatu zituen. Kortazar Athletic Clubeko harrobian hezi zen. Alebinetan iritsi zen Lezamara eta mailak igotzen joan zen Bilbao Athleticera heldu arte, no 2020-21 eta 2021-22 denboraldietan […]
2014ko udan, Jon Ander Amelibia do Nascimento gaztea (Leioa, 1994-01-13) SD Amorebietara iritsi zen brontzezko kategorian bere lehen esperientzia bizitzeko. Hamar urte geroago, atzelari bizkaitarra Urritxera itzuliko da, orain 300 partida inguru jokatuta Bigarren B Mailan eta Lehen Federazioan. Amelibiak gure koloreak defendatu zituen 2014-15 eta 2015-16 denboraldietan, Athletic Clubek utzita. Denboraldi horietan 56 partida […]
SD Amorebietak Sergio Camacho Martínez (Aranjuez, 2002-05-08) fitxatu duela jakinarazi nahi du. 23 urtez azpiko ezker hegaleko atzelaria, pasa den denboraldian Rayo Majadahondan jokatu zuen Lehen Federazio kategorian. Aurretik, jokalari madrildarra Getafe, Real Madrid, Villarreal eta Leganes klubetako harrobietan egon zen. Futbolari urdin berria ondo moldatzen da bi hankekin eta defentsa lanetan duen intentsitateagatik eta […]
Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2024ko uztailaren 23an izango da, 18:00etan, eta bigarren deialdia egun berean, 18:30ean. Hona hemen Batzarraren Gai-zerrenda: 1. Aurreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio. 2. Ikuskatutako urteko kontuak onartzea, hala badagokio 3. 2023-2024 denboraldiko memoria onartzea, hala badagokio. 4. […]
SD Amorebietak Alex Carbonell Martikorena (Beasain, 2001-03-13) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Realeko harrobian hezitako eskuin hegaleko atzelariak Lehen Federazioan esperientzia du. Pasa den denboraldian Sestao Riverren aritu zen talde donostiarrak utzita eta 34 partida ofizial jokatu zituen, lau gol sartuz. Jokalari urdin berria infantil garaian sartu zen Realaren harrobian, eta kategoria guztietatik igaro zen […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.