Pablo Hervias, kalitatea eta esperientzia Amorebietarentzat
SD Amorebietak Pablo Hervias Ruiz (Logroño, 1993-03-08) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Lehen eta Bigarren Mailan 200 partida baino gehiago jokatu dituen futbolaria da eta kalitatea eta eskarmentua emango dizkio talde urdinari.
SDAko erdilari berriak Realaren, Osasunaren, Real Oviedoren, Elcheren, Real Valladoliden, Eibarren eta Malagaren koloreak defendatu zituen, guztiak estatuko futboleko bi maila gorenetan, 2023ko urtarrilean Club Bolívar sinatu zuen arte, Hego Amerikako talderik ospetsuenetako bat, non Libertadores Kopa jokatu zuen, kontinente horretako kluben arteko txapelketarik garrantzitsuena. Bolivian urtebete egin ondoren, joan den neguko merkatuan Rayo Majadahondara heldu zen Lehen Federazioan jokatzeko.
Orain, Euskal Herrira bueltatuko da Urritxen jokatzeko, Realaren bigarren taldeko futbolari gisa egindako lau bisitetatik bitan gola sartu zuen zelaian.
Ongi etorri, Pablo!