SD Amorebietako lehen taldeak datorren larunbatean, abuztuaren 24an, ekingo dio Lehen Federazioko liga txapelketari. Urritxen egingo du, Gimnastica Segovianaren aurka, 18:00etatik aurrera. Julen Guerreroren taldearen estreinaldia ikusteko sarrerak Urritxeko leihatilan erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera. Sarrera horiek gune orokorrerako dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta prezio hauek dituzte: 16 urtetik gorakoek 15 euro […]
SD Amorebietak Aly Coulibaly (Paris, 1996-04-08) erdilaria fitxatu duela jakinarazi nahi du. Estatuko brontzezko kategorian esperientzia handia du eta pasa den denboraldian Suediako Västerås SK taldean jokatu zuen. Coulibalyk Frantziako Tours FC eta Ingalaterrako AFC Bornemouth klubetan amaitu zuen bere prestakuntza. 19 urterekin SD Huescara heldu zen bigarren taldean jokatzeko eta lehen taldearekin Bigarren Mailan […]
ESociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, abuztuak 25, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abuztuak 19, astelehena Atsedena Abuztuak 20, asteartea 10:30 Entrenamendua Abuztuak 21, asteazkena 10:30 Entrenamendua Abuztuak 22, osteguna 10:30 Entrenamendua Abuztuak 23, ostirala 10:30 Entrenamendua Abuztuak 24, larunbata […]
Urdinek garaipen batekin itxi dute denboraldiaurrea. 2-0 irabazi diote Urritxen Real Sportingen bigarren taldeari Alex Carbonell eta Sergio Camachoren bi gol ikusgarriekin. Partidako lehen gola geldikako jokaldi baten ondoren iritsi da, lehen zatiaren erdialdean. Amelibiaren burukadak ez du aterik aurkitu, baina Carbonellek borroka egin du baloiak lerroa gaindi ez zezan eta, ia angelurik gabe, eskuadran […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 18, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abuztuak 12, astelehena 18:00 Entrenamendua Abuztuak 13, asteartea 10:30 Entrenamendua Abuztuak 14, asteazkena 10:30 eta 18:00 Entrenamenduak Abuztuak 15, osteguna 18:00 Entrenamendua Abuztuak 16, ostirala 18:00 Entrenamendua Abuztuak […]
Urdinek CD Calahorra gainditu dute La Planillan, denboraldiaurreko laugarren partidan. Neurketako gol bakarra harrobiko bi jokalariren arteko lotura on batekin heldu da bigarren zatian. Unai Bayonen pasea eta Iker Rekagorriren gola. Bero handi batekin, termometroa 40 gradutara hurbiltzen zela, lehen arrisku hurbilketak errioxarrenak izan dira. Izan ere, Aparicioren jaurtiketa batek zutoinean jo du lehen zatiko […]
Urdinek 0-2 galdu dute gaur arratsaldean Urritxen jokatu den SD Eibarren aurkako euskal derbian, bi taldeetako zale ugariren aurrean. Julen Guerreroren mutilek lehen zati ona egin dute LALIGA Hypermotionen taldearen aurka, baina bisitariek aurrerapauso bat eman dute bigarren zatian eta punteria ona erakutsi dute bi gol sartzeko. Lehen zatia berdinduta joan da eta aukera aipagarri […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Enol Coto Serrano (Gijón, 2001-03-23) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Real Sportingekin zuen lotura amaitu ondoren libre heldu da eskuin hegaleko atzelari gaztea. Jokalari urdin berria Asturiasko klubaren harrobian hezi zen eta pasa den denboraldian Bigarren Mailan debutatu zuen lehen taldearekin. Atzelariak esperientzia du brontzezko kategorian, non 18 urte besterik ez zituela […]
SD Amorebietak jakinarazi nahi du Jordi Calavera Espinach (Cabra del Camp, 1995-08-02) atzelariak Urritxen jokatuko duela denboraldi honetan. Bigarren Mailan 150 partida baino gehiago lehiatu ditu Gimnastic de Tarragona, CD Lugo, Real Sporting de Gijon eta Girona FC taldeen koloreak defendatuz. Joan den denboraldiko bigarren itzulian CE Sabadell taldean aritu zen Lehen Federazioan. Futbolari urdin […]
SD Amorebietak eta Athletic Clubek Alvaro Marin Sesma (Cintruenigo, 2003-05-01) aurrelariaren lagapena adostu dute. Pasa den denboraldian Helmond Sport taldean aritu zen Holandako Bigarren Mailan. Futbolari gaztea 2021ean iritsi zen Lezamara, Atletico Cirboneron nabarmendu ondoren. Bere lehen denboraldian zurigorri gisa, 20 partida jokatu zituen Ohorezko Mailako jubenilekin eta beste 20 Basconiarekin, zortzi eta zazpi gol […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.