Últimas entradas: SD Amorebieta

Lan plangintza urtarrilaren 26ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, urtarrilak 26, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen izango dira eta lan saio batzuk ateak itxita egin ahal dira. Urtarrilak 20, astelehena 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 21, asteartea Atsedena Urtarrilak 22, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 23, osteguna 10:30 Entrenamendua […]

Leer más

SD Amorebieta 2-2 SD Tarazona: Berdinketa Urritxen 2025ean jokatutako lehen partidan

Urdinek berdinketarekin bukatu dute 2025ean Urritxen lehiatu duten lehen partidan, gaur gauean jokatu dutena SD Tarazonaren aurka. Natxo Gonzalezen taldeak ondo ekin dio neurketari eta Ben Hameden bitartez aurrea hartu du, baina talde bisitariak markagailua irauli eta azken txanpara abantailarekin iristea lortu du, Aimar Vicandi agertu denean behin betiko 2-2koa sinatzeko bere estreinaldian Urritxen. Gureak […]

Leer más

Bazkideentzako gonbidapenak igandeko Amorebieta-Tarazona partidurako

Hilabete baino gehiago geroago, futbola Urritxera itzuliko da igande honetan, urtarrilak 19. Urdinek 2025eko lehen partida jokatuko dute etxean, SD Tarazonaren kontra. Liga txapelketako 20. jardunaldiari dagokion lehia 19:30ean abiatuko da. Hitzordu honetarako, SDAko bazkideek doako sarrera bat hartzeko aukera izango dute, beste pertsona bat norgehiagokara gonbidatzeko. Gonbidapen hauek, gune orokorrean kokatuta egongo direnak, klubaren […]

Leer más

Lan plangintza urtarrilaren 19ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, urtarrilak 19, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen izango dira eta lan saio batzuk ateak itxita egin ahal dira. Urtarrilak 13, astelehena 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 14, asteartea Atsedena Urtarrilak 15, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 16, osteguna 10:30 Entrenamendua […]

Leer más

Osasuna Promesas 3-0 SD Amorebieta: Porrota lehen itzuliko azken partidan

SDAk etxetik kanpo galdu du berriz ere ligako txapelketako lehen itzuliari agur estako. Oraingoan, Osasuna Promesasen aurka izan da. Talde nafarrak akats urdinak aprobetxatu ditu 3-0eko emaitzarekin irabazteko. Norgehiagoka berdinduta hasi da, aukera gutxirekin bi aldeetan. Lehen txanpako abisu bakarra Mauro Bravok eman du urdinen aldetik, Valentciak harrapatu duen falta jaurtiketa batekin. 20. minutua bete […]

Leer más

Autobus zerbitzua igandean Iruñara joateko

SD Amorebietak igande honetan, urtarrilak 12, jokatuko du 2025eko lehen norgehiagoka ofiziala. Urdinek Tajonar bisitatu beharko dute Osasuna Promesasen aurka jokatzeko. Partida 15:30ean hasiko da. Zale zornotzarrak Iruñara joatea errazteko, autobus zerbitzua antolatu da. 10:00etan irtengo da Amorebieta-Etxanotik eta partida amaitutakoan itzuliko da. Joan-etorriko bidaiaren prezioa 18 eurokoa da eta txartelak SDAren dendan eros daitezke […]

Leer más

Lan plangintza urtarrilaren 12ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, urtarrilak 12, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen izango dira eta lan saio batzuk ateak itxita egin ahal dira. Urtarrilak 6, astelehena Atsedena Urtarrilak 7, asteartea 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 8, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urtarrilak 9, osteguna 10:30 Entrenamendua […]

Leer más

Arenas Club 2-1 SD Amorebieta: Porrota Gobelan Arenasen kontrako lagunartekoan

Urdinek 2025eko lehen partida jokatu dute gaur goizean, Arenas Cluben aurkako lagunartekoa Gobelan. Gureak abantailarekin iritsi dira atsedenaldira Amelibiaren gol bati esker, baina talde getxotarrak markagailua irauli du bigarren zatian Colladoren bitartez. Hasierako minutuetan, Arenasek, Bigarren Federazioko 2. multzoko liderrak, abagune onenak izan ditu, baina Gaizkaren geldiketa onekin egin du topo. Lehen zatiko erdialdean, urdinek […]

Leer más

Eric Pérez, gaztetasuna eta trebetasuna urdinen hegalerako

Eric Pérez Albarrán (Ermua, 2001-05-18) futbolariak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte lagatu gisa SD Eibarrekin lortutako akordioaren ostean. Jokalari urdin berria kadete mailan heldu zen Eibarrera eta pasa den denboraldian bigarren talde armaginak lortutako igoeraren egileetako bat izan zen. Gainera, lehen taldearen entrenamendu-dinamikan egon zen eta hainbat deialditan sartu zen partida ofizialetan. Abuztuaren […]

Leer más

SDAk bere Mendeurreneko bandera igo du, Amorebieta-Etxanoko herriarekin dituen loturak estutzeko asmoz afrontazen duen urtemuga

Klubeko presidenteak, Jon Larreak, ekitaldien egitarauaren berri eman du gaur. Besteak beste, Athletic Cluben aurkako partida bat Urritxen, bazkari herrikoi bat Marmitako Lehiaketaren egunean eta dokumental oroigarri baten grabazioa egongo dira Gaur, 2025eko urtarrilaren 4a, SD Amorebieta eratu zenetik 100 urte zehatz bete diren egunean, klubak bere Mendeurrenaren ospakizunari ekin dio. Herriko Plazatik Urritxeraino joan […]

Leer más