Eric Pérez, gaztetasuna eta trebetasuna urdinen hegalerako
Eric Pérez Albarrán (Ermua, 2001-05-18) futbolariak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte lagatu gisa SD Eibarrekin lortutako akordioaren ostean.
Jokalari urdin berria kadete mailan heldu zen Eibarrera eta pasa den denboraldian bigarren talde armaginak lortutako igoeraren egileetako bat izan zen. Gainera, lehen taldearen entrenamendu-dinamikan egon zen eta hainbat deialditan sartu zen partida ofizialetan. Abuztuaren amaieran, Joseba Etxeberriaren aginduetara denboraldiaurre bikaina egin ondoren, AD Alcorconera joan zen utzita eta bertan aritu da denboraldiko lehen zatian.
Ongi etorri Urritxera, Eric!