SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak doako autobusak jarriko ditu bere zaleak igande honetan, maiatzak 1, Lezamara joan daitezen CF Fuenlabradaren aurkako neurketa dela eta. Autobusak 13:00etan irtengo dira anbulatorioaren ondoko geltokitik, hau da, norgehiagoka hasi baino ordubete lehenago. Autobusera sartu ahal izateko, tiketa aldez aurretik jaso beharko da. Interesa dutenek bihartik, hilak 26, larunbatera arte izango dute aukera. Txartel horiek SDAren denda ofizialean, Autocares Olearen bulegoan eta Xiberu tabernan egongo dira eskuragarri.

Gainera, Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideek bi gonbidapen izango dituzte partidarako. Horrela, bazkide ez diren beste bi pertsona gonbidatu ahal izango dituzte SmartBank Ligako 38. jardunaldiko neurketa hau ikustera. Horretarako, gonbidapenak jaso beharko dituzte klubaren denda ofizialean bihartik (asteartea) ostiralera arte edo Lezamako leihatiletan igandean, norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Gogoratu dendaren ordutegia astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara dela.

Gainera, sarrerak salgai egongo dira 10 euroko prezioarekin. Lezamako leihatiletan bakarrik erosi ahal izango dira partidaren egunean 12:30etik aurrera.

Compártelo