Kadete B taldea, liga hasteko prest

cadete b rec

Sociedad Deportiva Amorebietako Kadete B taldeak asteburu honetan ekingo dio liga txapelketari, aurredenboraldiari amaiera eman ostean. Jon Sola eta Unai Ferreras entrenatzaileek zuzentzen duten taldeak, Lurraldeko Lehenengo Mailako 3. Multzoan lehiatuko duena, etxean abiatuko du txapelketa. Konkretuki, urdinek Gernika B hartuko dute Txolonen larunbat honetan, urriak 9, 12:15ean.

Plantila hurrengo futbolariek osatzen dute:

Atezainak: Asier Urtubi eta Aritz Petralanda.

Atzelariak: Iker Etxebarria, Aimar Cadenas, Ekain Solaguren, Josu Zearreta eta Mikel Garizurieta.

Erdilariak: Markel Mugerza, Asier Santiesteban, Ager González, Roberto Corrales, Jon Alonso, Urko Bilbao, Eneko Rivas, Beñat Rodríguez, Oier Galera eta Gaizka Olea.

Aurrelariak: Zigor Monzon, Aritz Alberdi, Aaron Ruiz, Iker Iturrioz eta Ander Begoña.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude