Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Club Deportivo Calahorrari egingo dio bisita datorren igandean, apirilak 30, 12:00etatik aurrera jokatuko den 34. jardunaldiko partidan. Zale urdinei bidaia errazteko, klubak autobus bat antolatu du.

Txartelak SDAren dendan eros daitezke. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Autobusa 09:00etan abiatuko da Zornotzatik eta 18:30ean aterako da Calahorratik. Prezioa 20 eurokoa da (joan-etorria). Partidarako sarrerak SDAren dendan ere eros daitezke, prezio hauekin: helduak 15 euro, 13 eta 18 urte bitarteko pertsonak 10 euro eta 13 urtetik beherakoak doan.

Beraz, bidaia + sarreraren prezioak honako hauek dira: 35 euro helduentzat, 30 euro 13 eta 18 urte bitartekoentzat eta 20 euro 13 urtetik beherakoentzat.

Partekatu