Lezamako zelaiko jarlekuei buruzko informazioa

comunicado oficial 21-22

Sociedad Deportiva Amorebietak Athletic Clubek Lezaman duen 2. zelaian jokatuko ditu etxeko partidak. Partidetara joaten diren ikusle guztiek, segurtasun-arrazoiak direla eta, aurrez esleitutako jarlekua izan behar dute. Klubak informazio hau emango die bazkide guztiei: blokea, ilara eta dagokion jarlekua. Esleipen hori antzinatasunaren arabera egingo dugu, 1 zenbakiarekin hasita.

Era berean, klubak nahi duten bazkideei elkartzeko aukera eskaini nahi die, elkarren ondoan dauden jarlekuak elkarrekin eskatzeko. Horretarako, dendara hurbildu edo mezu bat bidali beharko digute publi@sdamorebieta.eus helbidera. Taldeen antzinatasuna zehazteko, bazkideen zenbakiak batu eta eskatzaileen kopuruarekin zatituko dira.

Abuztuaren 13ra arte jasoko dira eskaerak. Data hori igarota, klubak ahal duen guztia egingo du eskaerei erantzuteko, baina ez du bermatuko eskaerok lortuko direnik.

lezama bazkideen banaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude