Mikel San José, Sociedad Deportiva Amorebietako futbolari berria

san jose ongi etorri

Bihar 10:30ean Urritxera gerturatzen diren komunikabideek jokalariari galderak egiteko aukera izango dute, entrenamendua hasi aurretik.

Sociedad Deportiva Amorebietak Mikel San José Domínguez (Iruñea, 1989-05-30) futbolariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Bere kirol-ibilbide luzean bai atzelari bai erdilari gisa jokatu du. Pasa den denboraldian Ingalaterrako Bigarren Mailako Birmingham City taldean egon zen, aurreko hamaika denboraldietan Athletic Clubeko lehen taldean aritu ostean. Ia 400 neurketa ofizial jokatu zituen zurigorri bezala.

Bere formazioa Athletic eta Liverpooleko harrobietan bukatu ondoren, San José 2009-10 denboraldian heldu zen bilbotarren lehen taldera, klub ingelesetik lagatuta. Bere debut ofiziala lehoi bezala 2009ko irailaren 17an izan zen, Europa Leagueko partida baten FK Austria Viena taldearen kontra San Mamesen. Ligan, bere estreinaldia 2009ko azaroaren 8an iritsi zen, Real Racing Cluben aurka El Sardineron.

Zurigorri bezala 304 partida jokatu zituen ligan, 27 gol lortuz. Horien artean, Athleticek San Mamés Barrian sartu zuen lehenengoa, 2013ko irailaren 16an Celta de Vigoren kontra. Errege Kopa, Champions League, Europa League edota Espainikao Superkopan bezalako txapelketa prestigiotsuetan partida ugari jokatu ditu ere. Superkopan, txapeldun izan zen 2015-16an, FC Barcelonaren aurka irabazita. Izan ere, bera izan zen joaneko partidan 4-0eko markagailuarekin lortutako garaipenean lehenengo gola sartu zuena.

San José futbolari internazionala da eta Frantzian 2016an ospatutako Eurokoparako deialdian sartu zen. Gainera, 2007ko Eurokopa sub 19an eta 2011ko Eurokopa sub21ean txapeldun izan zen.

Ongi etorri, Mikel!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude