JUBENIL A TALDEAREN AURKEZPENA

juvenil A

Gazteen Nazional Ligako 4B Multzoa azaroaren 7an jarri behar zen martxan. Tamalez, txapelketaren hasiera bertan behera gelditu da Eusko Jaurlaritzak adostutako neurri berriak jarraituz. Kategoria indartsu horretan jokatuko du SDA-ko Jubenil A taldeak. Aurten ere, Mikel Txarte izango da entrenatzailea.

Mikel Txarte entrenatzailearen adierazpenak:

“Talde sendo bat izatea gura dugu, indartsua, batez ere defentsa lanetan. Intentsitatea, jarrera eta agresibitatea izatea nahi dugu”.

“Multzoan Gipuzkoako talde asko tokatu zaizkigu eta bizkaitar bakarra, Barakaldo. Beste denak, Alavés izan ezik, gipuzkoarrak izango dira. Orduan, desplazamendu asko oso hurrenekoak ditugu”.

“Helburua? Iazko bedina, ezin genuena bete, baina koronabirusa zela medio lortu genuen. Gure helburu nagusia mantentzea da. Talde oso gogorrak daude aurrean kategoria honetan eta herriko talde bat izanda nahiko zaila da”.

Hona hemen taldea osatzen duten kideen zerrenda:

Atezainak: Borja Uriarte eta Unai González.

Atzelariak: Aitor Intxausti, Asier Baciero, Aritz Quintela, Aimar Alfaya, Iker Uriarte, Jokin Ramírez,  Abderrahim Isacchi, Ibon Bilbao eta Asier Vázquez.

Erdilariak: Galder Gaztelu-Iturri, Xabier Lejarza, Unai Bayón eta Ibon Cantero.

Aurrelariak: Ander Zabala, Unax Patiño, Unai Argote eta Unax Benito.

Talde teknikoa: Mikel Txarte (entrenatzailea), Mikel Zamakona (bigarren entrenatzailea) eta Rufino Lekue (atezainen entrenatzailea).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude