Cadete A

Gaur Sociedad Deportiva Amorebietako Kadete A taldea aurkezten dizuegu, denboraldi honetan Preferente Mailako 2. Multzoan jokatzen duena. Sergio Sequerak entrenatutakoak liga txapelketako abantaila handieneko garaipena lortzetik datoz, joan den igandean 1-8 irabazi baitzuten Urretxindorraren zelaian. Lehen 7 jardunaldiak jokatuta, sailkapeneko 5. postuan kokatuta daude 13 punturekin. Asteburu honetan hitzordu garrantzitsu bati ekingo diote. Izan ere, bere partida guztiak irabazi dituen Moraza liderra hartuko dute Txolonen. Neurketa larunbatean, azaroak 19, 12:45ean izango da.

Taldea hurrengo futbolariek osatzen dute: 

Atezainak: Hegoi Estankona eta Aritz Petralanda.

Atzelariak: Asier Artetxe, Ander Begoña, Miguel Alexandre De Jesús, Oier Galera, Asier Martínez, Peio Millán, Zigor Monzón, Markel Muguruza eta Unai Otxoa.

Erdilariak: Aritz Alberdi, Jon Azkuna, Peru Candaudap, Aner García, Jon Goienetxe, Ager González eta Gaizka Olea. 

Aurrelariak: Jon Alonso, Aner Atutxa, Jon Estibez, Xabier Luaces eta Aaron Ruiz.

Entrenatzaileak: Sergio Sequera eta Gaizka Palomero.

Partekatu