SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Urritxen jokatuko du berriro igande honetan, otsailak 5, Centre d ‘Esports Sabadell taldearen aurka. Partida, Lehen Federazioko 2. Multzoko 22. Jardunaldikoa, 12:00etan hasiko da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira larunbatera arte,12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/2VDR8 

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 11:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu