SD Amorebieta

Bihar, abenduak 3, Atletico Balearesen aurka jokatu eta gero, Sociedad Deportiva Amorebietak beste norgehiagoka bat izango du Urritxen datorren asteazkenean, abenduak 7. 19:00etan izango da, CD Calahorraren kontra, Lehen Federazioko 2. Multzoko 15. jardunaldiari dagokiona.

Hala nahi izanez gero, sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira datorren astearteko 19:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/zVfKU 

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta prezio hauek dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, 18:00etatik aurrera sarrerak salduko dira Urritxeko leihatilan. Hauek ere gune orokorrerako izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu