SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Unai Marino Alkortaren (Ondarroa, 1999-12-10) kontratu berritzearen berri eman nahi du. Ondorioz, atezainak bere laugarren denboraldiari ekingo dio klubean. Marino 2020-2021 denboraldiko neguko merkatuan heldu zen Urritxera eta Bigarren Mailara lortutako lehen igoeran parte hartu zuen. Eskarmentua du jada zilarrezko kategorian, izan ere, 2021-2022an 10 partida jokatu zituen bertan, geldialdi ahaztezinak eginez. Pasa den 2022-2023 kanpainia arrakastatsuan ere funtsezkoa izan zen Bigarren Mailara itzultzea lortzeko, bai zelai barruan bai zelaitik kanpo egindako lanagatik.

Compártelo