SD Amorebieta

El Molinon zelaira egindako bisitan lortutako berdinketaren ondoren, urdinak Lezamara bueltatuko dira asteburu honetan Club Deportivo Teneriferen aurka jokatzeko, sailkapeneko beheko postuetatik irtetzeko borrokan bultzatuko lituzkeen garaipen baten bila. Partida, LALIGA HYPERMOTIONeko 16. jardunaldiari dagokiona, larunbat honetan izango da, azaroak 18, arratsaldeko 18:30ean Lezamako 2. Zelaian.

Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako leihatiletan. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik erosi ahal izango dira eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.

Compártelo