Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinek garaipen on batekin estreinatu dute 2026. urte berria, Sestao Riverren aurka Las Llanasen jokatutako derbian. Norgehiagoka parekatu eta aukera gutxiko batean, Aitor Zulaikaren mutilek aurrea hartu dute hasieran Zorrillaren golari esker, baina etxekoek berdinketa lortu dute atsedenaldia baino lehen. Hala ere, azken txanpan, Arratibelek 1-2koa egin du jokaldi polit baten ostean.

Gureak ondo sartu dira partiduan eta horrela ilustratu da markagailuan 8. minutuan. Zorrillak lehen zutoinean erremate ona egin du Hodei Rodriguezen erdiraketa aprobetxatu markagailua irekitzeko. Neurketak berdinduta, trabatuta eta aukera gutxirekin jarraitu du. Atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsiko zela zirudien, baina 41.ean Asier Benito ondo mugitu da area barruan eta berdinketa ezarri du.

Aldageletatik igaro ondoren, panorama ez da gehiegi aldatu Las Llanaseko berdegunean, erlojuak aurrera egin ahala gero eta astunago bihurtzen zena. Gutxi iristen ziren areatara bi taldeek. Baina amaieratik ordu laurdenera 1-2koa heldu da jokaldi bikain bati esker. Entrecanalesek zuloa ikusi du Eliasi pasea sartzeko area barruan eta honek Arratibeli eman dio SDAko jokalari gisa bere lehen gola sinatzeko. Azken txanpan, River luzatu egin da berdinketaren bila, baina gureek sendotasuna erakutsi dute garaipena lortzeko.

SESTAO RIVER: Ander Iru, Rojo, Sarriegi (88’ Laka), Benito, Jorge García, Madrazo (88’ Aitor Seguín), Montero, Argente (72’ Ieltxu), Barandiaran, Lamadrid (46’ Erdozia) eta Markel Etxeberria.

SD AMOREBIETA: Altamira, Ceballos (46’ Mendibe), Entrecanales, Odei, Elías (79’ Hernaiz), Arratibel, Fausto Tienza, Hodei Rodríguez (61’ Asier Sánchez), Mikel Arzalluz, Zorrilla (61’ Castañeda) eta Etxaniz (79’ Torrico).

Golak: 0-1: Min. 8; Zorrilla. 1-1: Min. 41; Asier Benito. 1-2: Min. 76; Arratibel.

Epailea: Leandro Carbajales. Txartel horiak: Benito eta Argente; eta Entrecanales, Fausto Tienza eta Castañeda.

Compártelo