Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Sergio Camacho jokalariak luxazio akromioklabikularra duela eskuineko sorbaldan. Lesioa igandean Zamoraren aurka jokatutako partidan gertatu zen eta hasierako minutuan zelaia utzi behar izan zuen. Egindako proba medikuen ostean, tratamendu kontserbadorea jarraituko du eboluzio klinikoaren zain.

Animo Sergio!

Informazio hau jokalariaren eta klubeko zerbitzu medikoen baimenarekin argitaratzen da.

Compártelo