SD Amorebieta

Datorren igandean, maiatzak 12, urdinek Villarreal CF B taldea hartuko dute Lezaman, LALIGA Hypermotioneko 39. jardunaldiko norgehiagoka. Neurketa honetarako, SD Amorebietako bazkideek sarrera gehigarri bat erosteko aukera izango dute 5 euroren truke, Castelloko taldearen aurkako partidara joateko. Hauek bihartik ostiralera arte egongo dira eskuragarri klubaren dendan ohiko ordutegian: 10.00etatik 13.00etara -asteazkenetan 17.00etatik 20.00etara ere-. Sarrera berezi hauek dendan bakarrik lortu ahal dira.

Gainerako sarrerak igandean Lezamako lehiatiletan salduko dira neurketa hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Publiko orokorrarentzat 25 euroko kostua izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Ohi bezala, Athletic Clubeko bazkideek, erakunde zuri-gorriarekin dagoen akordioaren ondorioz, 20 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte. 

SDAko bazkideak doan sartuko dira euren karnetak erakutsiz.

Partekatu