SDAko bazkideek 5 euroko sarrera gehigarriak erosi ahal izango dituzte Gernikaren aurkako derbirako klubeko dendan
Urdinek Gernika Club hartuko dute larunbat honetan Urritxen jokatuko den derbian. SDAk bere azken bi partidak irabazi ditu eta sei jardunaldi darama galdu barik. Bere zaleen babesarekin, sasoi ona luzatzea bilatuko du. Hori dela eta, klubak bere bazkideei zuzendutako promozio berezi bat egingo du. Bazkideak, beti bezala, euren karnetak erakutsiz sartuko dira zelaira. Baina horretaz gain, bazkide bakoitzak beste bi sarrera erosteko aukera izango du 5 euroko prezioan. Klubeko dendan lortu ahal izango dira bai bihar, osteguna, 10:00etatik 13:00etara, bai ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Bestalde, publiko orokorrarentzako sarreren salmenta ohiko kanalaren bidez egingo da: https://sdamorebieta.compralaentrada.com. Kasu honetan ere, sarrerak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri. Gogoratu behar da, edukiera dela eta, sarrera hauek gune orokorrerako direla (ez tribunarako) eta 15 euroko prezioa dutela -5 euro 15 urte arteko pertsonentzat-.