Amorebieta-Etxanoko Udalak, SD Amorebietarekin lankidetzan eta Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin, walking football jarduera berri bat jarri du abian, futbolaren modalitate egokitu bat, korrika egin gabe praktikatzen dena.

Diziplina hau oso hedatuta dago Europako iparraldeko herrialdeetan eta Ingalaterran, eta parte-hartze handia du, batez ere helduen artean, izaera inklusibo eta seguruari esker. Modalitate honek futbolaz gozatzeko aukera ematen du, lesio-arriskua murriztuz eta joko-erritmoa pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokituz.

Bere onura fisikoez gain (mugikortasuna, erresistentzia eta osasun kardiobaskularra hobetzea, adibidez), walking football-ak sozializazioa, ongizate emozionala eta bizi-ohitura osasungarriak sortzen laguntzen du.

Jarduera 60 urtetik gorako gizonei eta 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, eta apirilaren 21ean hasiko da. Saioak Larreako kiroldegian egingo dira, goizeko 10:00etatik 11:00etara.

Izena emateko epea apirilaren 13tik 19ra izango da. Izen-ematea doakoa da eta Larrea kiroldegian, Zelaieta zentroan edo SD Amorebietaren dendan egin daiteke.

Compártelo