SD Ejea 2-1 SD Amorebieta: Porrota irabazten hasi ostean
Urdinek ezin izan dute punturik batu SD Ejearen zelaian atsedenaldira 0-1 irabazten iritsi arren, etxeko taldea gehiago izan baita bigarren zatian eta markagailua irauli du geldikako ekintzen bitartez.
Partidua ederto hasi da zornotzarren interesentzat. Izan ere, gureak 10. minutuan aurreratu dira markagailuan Zorrillaren bitartez. 19ak aurkariaren zelaian berreskuratu du baloia, arearaino heldu da eta 0-1ekoa egin du zutoinetik gertu sartu den jaurtiketa batekin. Torrico abantaila handitzetik gertu egon da handik gutxira kanpora joan den burukada baten bitartez. Ejeak ere abisua eman du ordu erdian, Agustinek area ertzetik egindako saiakerarekin. Altamira ondo luzatu da 0-1ekoa mantentzeko, atsedenaldira emaitza horrekin helduz.
Aldageletatik igaro ostean, Ejea indartsu atera da eta 52. minutuan aukera paregabea izan du, baina Altamiraren geldiketa ikaragarri batekin egin du topo. Etxekoek estutzen jarraitu dute eta 67.ean berdinketa lortzetik gertu egon dira gutxigatik kanpora joan den falta jaurtiketa baten bidez. 1-1ekoa 71.ean iritsi da, Aragoiko taldeak izan dituen geldikako ekintza ugarietako batean. Eta behin betiko 2-1, 80. minutuan gertatu dena, falta-jaurtiketa baten bidez ere gauzatu da.
SD EJEA: Dorronsoro, Sánchez, Hakim, Lapeña (89’ Prince), Óscar, Fabio Conte (82’ Ciriano), Juanan Toro (61’ Beñat Leiza), Agustín (89’ Muñi), Dabo, Chica eta Turmo.
SD AMOREBIETA: Altamira, Mendibe, Castañeda (88’ Hernaiz), Entrecanales, Odei, Arratibel, Marouane (81’ Reka), Zorrilla, Torrico (81’ Etxaniz), Asier Sánchez (63’ Fausto Tienza) eta Lulu (63’ Hodei Rodríguez).
Golak: 0-1: Min. 10; Zorrilla. 1-1: Min. 71; Hakim. 2-1: Min. 80; Fabio Conte.
Epailea: Xavier Alins. Txartel horiak atera dizkie hurrengo jokalariei: Juanan Toro eta Sánchez Ejearen aldetik; eta SDAko Entrecanales, Torrico, Hodei Rodríguez, Fausto Tienza eta Zorrilla.