SD Amorebieta

Datorren asteburuan jokatuko da Ipuruan LALIGA Hypermotioneko euskal derbia. Urdinek Sociedad Deportiva Eibarri egingo diote visita maiatzaren 5ean, igandea, 14:00etan abiatuko den txapelketako 38. jardunaldiko partidan. Zale zornotzarrek bihartik aurrera, apirilak 29, astelehena, izango dute sarrerak erosteko aukera SDAren dendan. Maiatzaren 2ra arte edo agortu arte egongo dira salgai.

Sarrerak Ipuruako bisitarientzako gunerako izango dira eta 15 euroko prezioa izango dute. Pertsona bakoitzak lau erosi ahal izango ditu gehienez. Maiatzaren 1a jaieguna denez eta denda itxita egongo denez, bihar, astelehena, arratsaldez ere irekiko da. Beraz, sarrerak salgai egongo dira bihar 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, asteartean 10:00etatik 13:00etara eta ostegunean 10:00etatik 13:00etara, betiere aldez aurretik agortzen ez badira.

Compártelo