Sociedad Deportiva Amorebietak etxean jokatuko dituen partidetarako akreditazioak lortu nahi dituzten komunikabideek prentsa@sdamorebieta.eus posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dituzte, bertaratuko diren profesionalen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraziz. Neurketa hasi baino 48 ordu lehenago itxiko da epea (norgehiagoka igande arratsaldean denean ostiralean 12:00etan itxiko da).

Urritxera scouting lanak egitera etorri nahi duten klubei dagokienez, prentsa@sdamorebieta.eus posta elektronikoaren bidez ere akreditatu beharko dira, izen-abizenak eta NAN zenbakia zehaztuz.  Epea norgehiagoka hasi baino 48 ordu lehenago itxiko da (edo ostiralean 12:00etan partida igande arratsaldean bada).

Partekatu