SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak UE Cornellà taldearen kontra jokatuko du igande honetan, martxoak 19, 12:00etan. Neurketa, Lehen Federazioko 2. multzoko 28. jardunaldikoa, Urritxen izango da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira larunbateko 12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/5j1pF

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez  dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 11:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu