SD Amorebieta-CD Mirandes partidarako sarreren salmenta
SD Amorebieta
Azken bi norgehiagokak etxetik kanpo jokatu ostean, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldea Lezamara bueltatuko da igande honetan, irailak 17. CD Mirandesen kontra jokatuko du LaLiga Hypermotioneko seigarren jardunaldian. Neurketa 14:00etan hasiko da.
Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako txarteldegietan. Lehia hasi baino ordu bat lehenagotik erosi ahal izango dira eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.
SDA-ko bazkideak doan sartuko dira euren karnetak erakutsiz.