Asteburu honetan ekingo dio liga txapelketari SD Amorebieta B taldeak, Lurraldeko Lehenengo Mailako 2. multzoan arituko dena. Alberto Berasaluzek zuzentzen duen taldeak bisitari gisa afrontatuko du lehen jardunaldia, Ugaoren zelaira joatea tokatzen baitzaio. Norgehiagoka Arandian izango da irailaren 17an, larunbata, 16:00etatik aurrera. Astebete geroago estreinatuko da Txolonen, Mungiaren kontra.

 Taldea hurrengo futbolariek osatzen dute:

-Atezainak: Mikel Goiria eta Asier Monente.

-Atzelariak: Xabier Azurmendi, Asier Beldarrain, Ander Fernández, Beñat Goikoetxea, Aitor Intxausti, Abderrahim Issakhi, Sergio López, Aitor Mirandona, Daniel Muñoz, Aitor Prellezo, Iker Sánchez eta Unai Uberuaga.

-Erdilariak: Unai Arroita, Aitor Álvarez, Juan García, Xabier Lejarza, Gorka Orue eta Markel Susaeta.

-Aurrelariak: Andoni Azarloza, Unai Barrena, Unai Bayón, Unax Benito eta Julen Castilla.

-Talde teknikoa: Alberto Berasaluze, Oskar Pedrosa, Aimar Del Real, Joseba Cortón eta Jon Sáez. 

Partekatu