SD Amorebieta

Urdinek Albacete Balompie taldearen aurka jokatuko dute datorren igandean, otsailak 25, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 28. jardunaldiari dagokion lehia 21:00etan hasiko da. Sarrerak neurketaren egun berean erosi ahal izango dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik egongo dira salgai eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.

Partekatu