SD Amorebieta

Urdinek 2-0 irabazi diote Osasuna Promesasi gaur arratsaldean Urritxen jokatu den Lehen Federazioko 24. jardunaldiko partidan. Bi golak bigarren zatian iritsi dira, Yriartek eta Jauregik sinatuta. Haritz Mujikaren mutilek bigarren itzulian porrota ezagutu gabe jarraitzen dute eta aurreko bi asteetan lortutako berdinketen ondoren garaipenaren bidera bueltatu dira.

Gureak ondo sartu dira partidara, aurkariaren area inguratuz. Horren erakusle da Yriartek 4. minutuan baloia ate barrura bidali izana estrategia jokaldi batean, baina gola ez da markagailura igo jokoz kanpo zegoela adierazi dutelako. Osasuna Promesasek aurrera egin du minutuek aurrera egin ahala eta neurketak berdinduta jarraitu du, ia albiste aipagarririk gabe bi aldeetan. Gorritxoen abisurik serioena Barberok egin du. Area kanpotik egindako jaurtiketa gogor batek ez du Magunagoitia ezustean harrapatu. Atsedenaldia baino lehentxeago, Raycok 1-0ekoa bilatu du, baina ez du saririk lortu.  

Urdinak indartsu bueltatu dira aldagelatik igaro ondoren. Bigarren zatia hasi eta berehala, Jauregi gola sartzen saiatu da area kanpotik, baina Valenciak gelditu du. 54.ean 1-0ekoa iritsi da, Yriarteren sinadurarekin. Haritz Mujikaren mutilak ez dira konformatu eta erasoan jarraitu dute. Horrela, 70. minutuan, Dorriori penaltia egin dio Unai Dufurrek, eta honek bigarren txartel horia ikusi du.  Jauregik ez du barkatu eta 2-0eko lortu du. Hortik bukaerara arte, zornotzarrek neurketa kontrolpean izan dute eta 3 puntuak lotu dituzte.

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Jorge Mier (83’ Víctor López), Juan Rodríguez, Etxeita, Toni Herrero, Yriarte, Sibo (73’ Antxon), Buján (73’ Albisua), Rayco (65’ Dorrio), Ewan (65’ Julen Jon) eta Jauregi. 

OSASUNA PROMESAS: Valencia, Herrando, U. Dufur, Sánchez, Barbero (73’ Azcona), Huarte (77’ Kako), Aguilar (60’ Jony), Moreno (73’ Garriz), Irurita, Mutilva (60’ Pau) eta A. Dufur.

Golak: 1-0: Min. 54; Yriarte. 2-0: Min. 71; Jauregi, penaltiz.

Árbitro: Fuente Martín.  U. Dufur bisitaria kaleratu du 70. minutuan.  Txartel horiak atera dizkie SDAko Sibo, Jauregi eta Etxeitari; eta Promesaseko Iruritari.

Compártelo