SD Amorebieta

Urdinek aurreko asteetako sentsazio onak berreskuratu dituzte eta lehiatzen badakitela erakutsi dute. Izan ere, gure taldeak puntu bat lortu du Real Zaragozaren aurka, nahiz eta partidako azken ordu erdia bat gutxiagorekin jokatu. Arratsalde hotz eta euritsu batean, bisitariak ordu laurdena pasata aurreratu dira, baina behin betiko 1-1ekoa berehala iritsi da, Seguinen falta jaurtiketa on baten ondoren.

Aragoiko taldea izan da neurketako lehen aukeraren protagonista, 5. minutuan Álvaroren bitartez. Marinoren erantzun ona jaso du bere jaurtiketak. Urdinek Aldalurren barnekaldi on baten bidez erantzun dute, baina erdiraketa area txikitatik paseatu da errematatzailerik aurkitu gabe. Gure taldeak aurkariaren area inguruan zebiltzan, baina bisitarien baloi luze batek 0-1ekoa eragin du. Vadak Marinoren gainetik bidali du baloia eta honek zutoinean jo du. Hala ere, aldaratzea Alvarok harrapatu gola sinatzeko 17an.

Kolpea jaso ostean, Iñigo Velez de Mendizabalen mutilek markagailua berdindu dute berriro 24. minutuan. Seguinek falta bat ederki jaurti du eta baloia sarean sartu da atzelari baten ukitu ondoren. Hamar minutu geroago, bigarrena lortzeko zorian egon da Olaetxea, baina jokaldi itzela burutu ostean erremateak ez du atea aurkitu. 40an Álvaro Peña izan da gola bilatu duena. Zoritxarrez, bere jaurtiketa bortitza langaren kontra joan da. Gureak etengabe saiatu dira eta, lehen zatiko azken jokaldian, Orozkoren burukada kanpora atera da gutxigatik.

Aldageletatik igaro ondoren jokoa parekatuagoa bihurtu da. Baloia zelaiaren alde batetik bestera ibili da bigarren zatiaren hasieran, baina arrisku handirik gabe, defentsak nagusitzen baitziren. Urdinak bat gutxiagorekin geratu dira 67an, epaileak Orozkori txartel gorria erakutsi dionean Zaragozaren area ertzean falta bat egiteagatik. Hala eta guztiz ere, gure taldeak abagunerik onena izan du hurrengo minutuetan, Álvarezek gelditu duen Seguinen falta jaurtiketa batean. Gainera, urdinak sendo egon dira defentsa lanetan eta aurkariak ezin izan du aukerarik sortu bat gehiagorekin.

AMOREBIETA: Marino, Aldalur, Óscar Gil, Markel Lozano, Luengo, Seguín, Larru, Olaetxea (66’ Iker Bilbao), Álvaro Peña (82’ Mikel Álvaro), Obi (71’ Guruzeta) eta Orozko.

REAL ZARAGOZA: Álvarez, Fran Gámez, Francés, Jair, Chavarría, Petrovic (82’ Adrián), Vada (88’ James), Francho, Borja Sainz (77’ Narváez), Bermejo (77’ Eguaras) eta Álvaro (82’ Iván).

Golak: 0-1: Min. 17; Álvaro. 1-1: Min. 24; Jair, bere atean.

Epailea: Óliver De la Fuente Ramos (Gaztela eta Leon). Orozko kaleratu du 67. minutuan txartel gorriarekin. Txartel horiak atera dizkie Aldalur, Óscar Gil, Iker Bilbao, Larru eta Guruzetari Amorebietaren aldetik; eta Jair eta James bisitariei.

Partekatu