Urdinek garaipena lortu dute Urritxen SD Logroñesen aurka partida parekatu batean. Neurketako gol bakarra Mikel Arzalluzek sartu du lehen zatiko erdialdean. Taldeak lan izugarria egin du hirugarren astez jarraian atea hutsean uzteko.

Azken orduetan izandako euri jasaren ondorioz putzuz betetako zelai batean, zaila zen aurkariaren areara iristea futbol zuzenaren aldeko apusturik egin gabe. Baloi solte bakoitzak, borroka itzel bat sortzen zuen. Lehen abisua David Sanchezen urruneko jaurtiketa batek eman du. Baloiak langaren goiko aldea jo du. Urdinen erantzuna gol moduan iritsi da 24. minutuan. Etxanizek erdiraketa bat jarri du eskuinetik, Zorrillak buruz luzatu du eta Arzalluzek bigarren zutoinean fusilatu du. Hortik atsedenaldira arte ez da hasierako gidoia aldatu. Lehia asko eta arrisku aukera gutxi.

Aldageletatik igaro ondoren egoera ere ez da gehiegi aldatu. Bi taldeak aurkariaren area ingurura hurbiltzen ziren, baina gehienetan defentsak nagusitzen ziren. SD Logroñesek lerroak aurreratu ditu eta gure taldeak defentsan lan egin behar izan du. Korrika egiteko tarteekin, urdinen jokaldiak ez ziren aukera argiekin amaitzen, zelaiaren astuntasunak eraginda. Azken txanpan sufritu egin behar izan du garaipena lortzeko, batez ere 80. minutuan talde errioxarrak zutoinera errematatu duenen. Hala ere, urdinek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte etxean.

SD AMOREBIETA: Zango, Intxausti (75’ Ceballos), Entrecanales, Odei, Elías, Ituarte, Fausto Tienza, Mikel Arzalluz (81’ Mendibe), Hodei Rodríguez (64’ Arratibel), Zorrilla (81’ Torrico) eta Etxaniz (75’ Reka).

SD LOGROÑÉS: Kike Royo, Lecea (69’ San Martín), Núñez (58’ Guerra), David Sánchez (76’ Sergio Gil), Clavero (58’ Ander), Telletxea, Lazcano, Zubiri, Aguinaga, Dani Sancho eta Ayensa (46’ Moha).

Gola: 1-0: Min. 24; Arzalluz.

Epailea: Juan Francisco Morato. Txartel horiak: Entrecanales, Arzalluz, Intxausti eta Zorrilla.

Compártelo