Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinek golik gabe berdindu dute Real Zaragozaren bigarren taldearen aurka, nahiz eta bigarren zati osoa jokalari bat gehiagorekin jokatu. Aurrekoetan gertatu den bezala, ez da arrakastaren sinonimo izan gureentzat, aukera onenak sortu arren. Horietako lau oso argiak izan dira, baina ez da markagailua inauguratzeko modurik izan.

Gureek bi aukera argi izan dituzte lehen zatiko erdialdean. 25.ean Etxaniz izan da Zorrillaren jokaldi zoragarri baten ondoren gola egiteko zorian egon dena, baina 9ak Calavia atezainaren geldiketa onarekin egin du topo. 29. minutuan, Etxanizen erdiraketa baten ostean, Arzalluz 1-0ekoa egitetik oso gertu egon da. Izan ere, bere jaurtiketa defentsa batek atera du atepean, Urritxek gola abesteko prest zegoenean. Lehen zatiaren azken txanpan, Deportivo Aragon bat gutxiagorekin geratu da David Garciak bigarren txartel horia ikusi baitu. Aldageletara joan aurretik, gureek abisua eman dute berriro. Zorrillaren errematea kanpora joan da gutxigatik.

Urdinek ondo ekin diote bigarren zatiari, aurkariaren area inguratuz. 55. minutuan aurrea hartzear izan dira, Eliasen bitartez. Atezaina gainditzea lortu du, baina atzelari batek larrua atean sartzea eragotzi du. Gureak etengabe saiatu dira defentsako lanetan ondo ordenatuta egon den aurkari baten kontra. Beraz, zaila zen aukera argiak sortzea. Hala ere, Urritxek gertu ikusi du gola 85.ean, baina zutoinak Hodei Rodriguezen jaurtiketa indartsua aldendu du. Gaur ez da markagailua mugitzeko modurik izan.

SD AMOREBIETA: Zango, Intxausti (46’ Ceballos), Odei, Entrecanales, Elías (89’ Hernaiz), Arratibel, Fausto Tienza, Reka (68’ Hodei Rodríguez), Arzalluz (68’ Torrico), Zorrilla (84’ Asier Sánchez) eta Etxaniz.

DEPORTIVO ARAGÓN: Calavia, Linares, Goñi (78’ Yohanner), Pinilla (60’ Palacio), Vadillo (60’ Bonel), Moreno, Ergouai, Iker García, David García, Facchin eta Monzón (88’ González).

Epailea: David Ruiz. David García bisitaria kaleratu du 42an bi txartel horirekin. Gainera, Arratibel SDAren aldetik; eta Deportivo Aragoneko Monzón, Bonel, Facchin eta Calavia ikusi dute txartel horia.

Compártelo