SD Amorebieta

Urdinek golik gabeko berdinketa sinatu dute Urritxen Atletico Balearesen aurka Lehen Federazioko liga txapelketako 14. jardunaldiko partidan. Azken txanpa bi jokalari gutxiagorekin jokatu duen aurkariaren aurka garaipena lortu nahi izan dute gureek, baina ez dute gola sartzea lortu. Gutxienez, defentsako maila ona mantendu dute eta laugarren neurketa jarraian izan da etxean golik jaso gabe.

Lehen zatia berdinduta igaro da, txandakako nagusitasunarekin eta aukera gutxirekin. Talde bisitaria ondo atera da, baina minutuek aurrera egin ahala urdinek metroak aurrera egin dituzte eta hainbat arrisku egoera sortzea lortu dute. Izetak Lucas Diaz luzatzera behartu du falta jaurtiketa batekin. Jorge Mier eta Toni Herreroren hegaleko etengabeko erdiraketek ere ezin izan dute bisitarien defentsa desarmatu. Lehen zatiko azken abagune aipagarrian Izeta sukalderaino sartu da, baina atezainak bere saiakera gelditu du. 

Urdinak gogotsu itzuli dira atsedenalditik, golaren bila. Aurkitzetik gertu egon da Jauregi langa gainetik joan den burukada batekin. Jauregi bera area barruan bota dute handik gutxira, erremate baten bila zebilela. Urritxe guztiak penaltia eskatu du, baina ez dute adierazi. Amaierarako 20 minuturen faltan, Atletico Baleares jokalari bat gutxiagorekin geratu da Canariok bigarren horia ikusi baitu. Handik gutxira, 76an, beste gorri bat jaso dute bisitariek. Oraingoan Alfontsorentzat.

Bi gehiagorekin, gureek azken unera arte borrokatu dute, berdinketari eusteko ofizioz jokatu duen aurkaria baten kontra. Toni Herreroren burukada baten ostean atea ikustea lortu dute, baina baloiak jokalari baten jo du golerako bidean eta jokoz kanpo adierazi dute, epaileek futbolari hori Albisua zela uste izan dutelako. Urdinek dena eman dute azken momentura arte, baina gaur ez da gola sartzeko modurik egon.

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Jorge Mier, Etxeita, Juan Rodríguez, Toni Herrero, Yriarte (81’ Cantón), Albisua, Buján (69’ Dorrio), Izeta, Jauregi eta Pradera (69’ Seguín).

ATLÉTICO BALEARES: Lucas Díaz, Laure, Olaortua, Josep, Alfonso, Kaxe (75’ Dioni), Canario, Pastrana (75’ Ramos), Kevin, Adighibe (78’ Cordero) eta Petcoff (90’ Óscar Sánchez).

Epailea: Álvaro Rodríguez Recio. Atletico Baleareseko Canario eta Alfonso jokalariek txartel gorriak ikusi dituzte 68 eta 76 minutuetan. Gainera Etxeita; Dioni, Ramos eta Lucas Díaz futbolariei txartel horiak atera dizkie.

Compártelo