SD Amorebieta

Urdinek AD Alcorconeri egingo diote bisita datorren igandean, martxoak 31, LALIGA Hypermotioneko 33. jardunaldiari dagokion norgehiagokan. Partida 14:00etan hasiko da Santo Domingo zelaian. Taldea animatzera Madrilera joan nahi duten jarraitzaileek SDAren dendan sarrerak erosteko aukera izango dute. Gainera, autobus bat antolatuko da zale zornotzarrei bidaia errazteko.

Sarrerek 25 euroko prezioa izango dute, eta autobuseko txartelak (joanekoa + itzulerakoa) 40 euro balioko du. Autobusa igandean aterako da 8:00etan anbulatorioko geltokitik eta Amorebieta-Etxanora itzuliko da partida amaitu ondoren. Sarrerak eta autobus txartelak bihartik (astelehena, hilak 25) asteazkenera arte egongo dira salgai klubaren dendan. Astelehen eta asteartean 10:00etatik 13:00etara zabalduko da eta asteazkenean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Anima zaitez eta zatoz Alcorconera urdinei laguntzera! 

Compártelo