SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Ryan Edwards (1993-11-17) futbolariaren fitxaketa iragarri nahi du. Jokalari urdin berria australiarra da, baina eskoziar nazionalitatea du ere. Erdilari postuan jarduten du eta hainbat herrialdetan du esperientzia. Bere azken taldea Hego Koreako Busan Ipark izan da.

Australiako selekzioko beheko mailekin internazionala, Asiako taldera heldu aurretik Europan jokatu zuen. Partick Thistle, Heart of Midlothian eta Saint Mirren bezalako kluben koloreak defendatu zituen Eskozian eta Reading eta Burton Albionenak Ingalaterran.

Ongi etorri Urritxera, Ryan!

Partekatu