Real Sportingen aurkako partidarako sarrerak denan salduko dira astelehenetik asteazkenera arte
Urdinek Real Sporting de Gijon hartuko dute martxoaren 24an, igandean, 14:00etatik aurrera Lezaman jokatuko den LALIGA Hypermotioneko 32. jardunaldiko partidan. Sarrerak San Miguel kaleko klubeko dendan salduko dira astelehenetik asteazkenera arte. Gogoratu behar da dendaren ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara dela (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da). Partida egunean ez da salmentarik egongo Lezamako txarteldegietan. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu gehienez eta hauek 25 euroko prezioa izango dute. SDA-ko bazkideak doan sartuko dira euren karnetak erakutsiz.
Bestalde, arkuko tribunan dauden ia 600 jesarlekuak Real Sportingeko zaleentzat izango direla jakinarazten da. Asturiaseko klubari sarrerak helarazi zaizkie bai zuzenean bere jarraitzaileen artean saltzeko, bai Aficiones Unidas plataformaren bere peña ofizialetako kideentzako. Gainerakoak, harmaila bisitariaren edukiera bete arte, gure dendan salduko dira lehen adierazitako egunetan.