SD Amorebieta

Urdinek meritu handiko puntua lortu dute Sportingen aurka, LALIGA Hypermotionen 15. jardunaldia sailkapeneko bigarren postuan hasten zuen taldea. Haritz Mujikaren mutilek partida oso serioa jokatu dute eta bi taldeek irabazteko aukerak izan dituzte. Asturiarrak 60. minutuan aurreratu dira, baina gureek 66.ean berdindu dute Gayaren bitartez. RCD Mallorcak utzitako atzelariaren lehenengo gola izan da SDAko jokalari gisa. 

Partida erritmo biziarekin hasi da, joan-etorrikoa, giro gorgarriarekin El Molinon ikaragarrian. Gureek sortu dute neurketako lehen abagunea, non Edwardsek ez du errematea gutxigatik harrapatu. Sportingek berehala erantzun du, baina Oterok Camposen geldiketa onarekin egin du topo. Ondoren, Coteren jaurtiketa gurutzatu indartsu bat zutoinetik gertu atera da. Hasierako erritmo frenetikoa motelduz joan da minutuek aurrera egin ahala. Asturiarrak nagusi, baina aukera argirik sortu ezin gabe, urdineek sendo baitzeuden defentsa lanetan. Gauzak horrela, norgehiagoka hasierako 0-0eko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira. 

Aldageletatik igaro ondoren, bigarren zatiko lehen abisua Nuñezek eman du, area ertzetik egindako jaurtiketa batekin. Lasurek eta Sibok ere probatu dute, atea aurkitu barik. Gureak ondoen zeudenean, etxekoek 1-0ekoa sartu dute Gasparren bitartez 60. minutuan. Urdinek ez dute burua makurtu. Guztiz kontrakoa. Markagailua berdindu dute berriro 66.ean, geldikako ekintza batean. Morcik korner bat atera du eta Gayak baloia errematatu du ate barrura 1-1ekoa zigilatzeko. Hortik aurrera, Sportingek bigarrenaren bila jo du, eta gureek min egin nahi izan dute trantsizio azkarrekin. Bi taldeek gola sartzeko aukerak zituzten. Lortzeko zorian izan da Otero korner batean, baina erremateak langan jo du El Molinonen taldea laguntzen egon diren ehun zale zornotzarren lasaitasunerako. 

REAL SPORTING: Yáñez, Cote, Insua, Gaspar, Nacho Méndez (85’ Djuka), Campuzano (59’ Villalba), Roque Mesa (76’ Rivera), Otero, Hassan (76’ Queipo), Róber Pier eta Pascanu (59’ Rosas).

SD AMOREBIETA: Pablo Campos, Álvaro Núñez, Manu Hernando, Gayà, Félix, Lasure (75’ Jorge Mier), Sibo (75’ Erik Morán), Carbonell, Edwards (75’ Rayco), Avilés (65’ Dorrio) eta Morci (87’ Eraso).

Golak: 1-0: Min. 60; Gaspar. 1-1: Min. 66; Gayà. 

Epailea Caparros Hernández. Rivera; Sibo, Lasure, Manu Hernando, Núñez eta Campos futbolariek txartel horia ikusi dute.

Partekatu