SD Amorebieta

SD Amorebietako lehen taldeak Real Racing Cluben aurka jokatuko du datorren igandean, otsailak 4. Norgehiagoka, LALIGA Hypermotioneko 25. jardunaldiari dagokiona, Lezaman izango da 16:15etik aurrera. Partida honetarako sarrerak bihartik (astelehena, hilak 29) asteazkenera arte egongo dira salgai klubaren dendan, San Migel kaleko 16. zenbakian, 10:00etatik 13:00etara (asteazkenean ere arratsaldez irekiko da, 17:00etatik 20:00etara). Partida egunean ez da salmentarik egongo Lezamako txarteldegietan.

Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu gehienez, eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Gogoan izan behar da Real Racing Clubek berak kudeatu duela arkuaren tribunan dauden eserlekuen salmenta, zale bisitariei bideratuta, eta dagoeneko agortuta daudela.

SDAko bazkideak doan sartuko dira euren karnetak erakutsiz.

Partekatu