SD Amorebieta

Urdinek denboraldiaurreko seigarren eta azken partida jokatu dute gaur, Laredoko San Lorenzo zelaian, Real Racing Cluben aurka. Aurreko bost lagunartekoetan bost garaipen lortu ondoren, Haritz Mujikaren mutilek lehen porrota jaso dute. Kantabriako taldeak 1-0 irabazi du Pequeren golari esker. Amaitu dira probak, datorren asteburuan hasiko da ona. Hypermotion Ligako lehen hitzordua ostiralean izango da, 19:00etan, Lezaman, Levante UD taldearen aurka.

Partida nahiko parekatuta hasi da, aukerarik gabe lehenengo minutuetan, Aldasorok 1-0ekoa bilatu duen arte, 17. minutuan langa jo duen jaurtiketa batekin. Hurrengo aukeran Santanderreko taldeak markagailua irekitzea lortu du Pequeren bitartez. Honek aldaratze bat jaso du falta jaurtiketa baten ondoren eta ez du barkatu. Jauregik area ertzetik egindako jaurtiketa batekin erantzun dio, baina Ezkietak gelditu du. Peque abantaila handitzetik gertu egon da, baina Marinok saihestu egin du geldiketa bikain batekin. Lehen zatiko azken txanpan, gureek birritan lortu dute berdinketa. Lehenengo, Seguinen falta jaurtiketa batekin, pozoitu egin da eta Ezkieta kornerra ematera behartu du. Izkinatik egindako sakean, Hernandoren burukada onak ez du aterik aurkitu.

Urdinak 1-1ekoa egiteko zorian egon dira bigarren zatiaren hasieran, baina Raycoren jaurtiketa langara joan da. Euria hasi da eta lehia amaitu arte iraun du. Jokoak berdinduta eta abagune handirik gabe jarraitu du, 75. minutuan Dorriori penaltia egin dioten arte. Carbonellek jaurti du eta Ezkietaren geldiketarekin topo egin du. Mujikaren mutilek azken unera arte bilatu dute berdinketa, baina gaur ezin izan dute golik sartu.

REAL RACING CLUB: Ezkieta, Mantilla, Saúl, Sangalli, Cedric, Vicente, Rubén, Morante, Peque, Aldasoro eta Juan. Aulkitik Matheus, Diego Campo eta Mirapeix atera dira. 

SD AMOREBIETA: Marino, Núñez, Hernando, Etxeita, Seguín, Morán, Sibo, Dorrio, Rayco, Eraso eta Jauregi. Magunagoitia, Carbonell, Quintero, Félix, Mier eta Edwards futbolariek ere jokatu dute.

Gola: 1-0: Min. 23; Peque.

Epailea: Gorka Etayo Herrera. Txartel horia atera dio Morani.

Compártelo