SD Amorebieta

Urdinek Racing Club de Ferrolen kontra jokatuko dute ostiral honetan, apirilak 5, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 34. jardunaldiari dagokion neurketa 20:30ean hasiko da. Sarrerak partidaren egun berean erosi ahal izango dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik egongo dira salgai eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.

Partekatu