Juvenil C

Gaur Sociedad Deportiva Amorebietako Jubenil C taldea aurkezten dizuegu, denboraldi honetan Lurraldeko Bigarren Mailako 3. Multzoan jokatzen duen taldeak. Pedro Gallegok zuzentzen dituen mutilek neurketa bat irabazi eta lau galdu dituzte ligaren hasieran. Asteburu honetan bigarren garaipena bilatuko dute sailkapenaren goiko postuetan kokatuta dagoen Etxebarri B-ren kontra. Norgehiagoka igandean izango da, 12:45ean, Txolonen.

Taldea hurrengo pertsonek osatzen dute: 

Atezainak: Ibon Erdoiza eta Juan Camilo Martínez.

Atzelariak: Roberto Corrales, Iker Ereño, Iker Etxebarria, Unai Etxebarria, Unai Izaguirre, Oier Domínguez, Oier Rodríguez, Asier Santiesteban, Xabier Urzelai eta Josu Zearreta. 

Erdilariak: Asier Etxebarria, Daniel García, Mikel Gordo, Josu Guerra, Mikel Meso, Oier Petralanda eta Josu Vega.

Aurrelariak: Oier Álvarez, Gorka Batiz, Aimar Blanco, Beñat Lara, Ian Martín eta Asier Otxoa.

Entrenatzaileak: Pedro Gallego eta Endika Alonso.

Partekatu