Juvenil A

Gaur aurkezten dizuegu Sociedad Deportiva Amorebietako Gazteen A taldea, 2022-2023 denboraldian Lurraldeko Ohorezko Mailan arituko dena. Jabi Luacesek entrenatutako mutilak sailkapenaren erdialdean daude kokatuta –bederatzigarren dira une honetan–, txapelketako lehen zazpi jardunaldiak jokatu ondoren. Joan den asteburuan etxetik kanpo Iturgitxi mendean hartu ostean, igande honetan, 18:00etan, beste garaipen bat bilatuko dute Txolonen Gernikaren aurka.

Futbolari hauek osatzen dute taldea:

Atezainak: Kerman Iparragirre, Yanick Pedrosa eta Iurgi Urgoiti.

Atzelariak: Julen Apezteguia, Jon Ander Aranguren, Mikel Batiz, Iñaki Carrascal, Lier Estankona, Martzel Laucirica, Aitor López, Aimar Martín, Aimar Romero, Asier Vázquez eta Xabier Zamalloa.

Erdilariak: Unai Atutxa, Xabier Ayarza, Youssef Issakhi eta Jon Manzanedo. 

Aurrelariak: Paul Añibarro, Lander Castro, Aimar Juaristi, Iker Rekagorri, Izotz Segura eta Asier Suárez.

Entrenatzaileak: Jabier Luaces eta Jon Ander Díez.

Partekatu