Urdinek ezin izan dute punturik batu liderrari egindako bisitan. Sestao River hobea izan da eta ez die gureei aukerarik eman hasieratik maldan gora jarri zaien partida batean.

Izan ere, 2. minutuan, Zorrilla jokalari urdin ohiak 1-0ekoa sinatu du buruz egindako erremate batekin. Etxeko taldeak arriskua sortzen jarraitu du eta Altamirak, lehen ordu laurdena gaindituta, bigarrena eragotzi du geldiketa bikain batekin. Hala ere, 2-0ekoa korner baten ostean heldu da Zorrillaren burukada berri baten bitartez. Urdinei kosta egiten zitzaien nagusi zen Sestao Riverren areara iristea eta lehen zatia bi goleko desabantailarekin bukatu da.

Atsedenaldiaren ostean, Jon Castrillok aldaketa bikoitza egin du, Ajuriagoikoa eta Larralde sartuz. Azken honek desabantaila murriztea lortu du Etxanizen pasea aprobetxatuz eta atezaina jaurtiketa gurutzatu batekin gaindituz. Baina etxekoek berehala handitu dute aldea berriro, oraingoan ere korner baten ondoren. Gonzalezek 3-1ekoa egin du partida erabakita utzita.

SESTAO RIVER: Urrusolo, Peral, Rojo, Efremov, Ugarte, Laka (85’ Zearreta), Castillo (75’ Pau), Zorrilla (66’ Delgado), Castañeda, Bengoetxea (85’ Adrián) eta Arzak (66’ González).

SD AMOREBIETA: Altamira, Diaz de Alda (79’ Unax Benito), Entrecanales, Presa, Intxausti (46’ Larralde), Agirre, Eder, Muguruza, Josep Díaz (87’ Azkuna), Reka (46’ Ajuriagoikoa) eta Etxaniz (87’ Ignacio).

Golak: 1-0: Min. 2; Zorrilla. 2-0: Min. 28; Zorrilla. 2-1: Min. 69; Larralde. 3-1: Min. 74; González.

Epailea: Gaizka Legarra. Txartel horiak: Efremov, Laka, Bengoetxea eta Ugarte; eta Intxausti, Larralde, Agirre eta Azkuna.

Compártelo