SD Amorebieta

Pablo Cuñat Campos (Valentzia, 2002-04-28) atezainak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte. Levante UD taldetik dator lagatu gisa.

Atezain urdin berria alebin zenean heldu zen Levantera, baina 2017an, kadete mailan, FC Barcelonara joan zen. Bartzelonako klubean jarraitu zuen 2020ra arte, orduan Levantera itzuli baitzen jubenil A taldean aritzeko. Pasa den 2022-2023 denboraldian, Levante Atleticorekin, gol gutxien jaso zuen atezaina izan zen Hirugarren Mailako 6. Multzoan: 11 gol 22 liga partidatan. Gainera, 15 partidu ofizialetan egon zen deituta lehen taldearekin.

Ongi etorri SDAra, Pablo!

Partekatu