Osasuna Promesas 2-1 SD Amorebieta: Txapelketako lehen porrota
Urdinek liga txapelketako lehen porrota sufritu dute gaur goizean, Taxoarren bero handiarekin jokatutako partidan Osasuna Promesasen kontra. Etxekoek 2-1 irabazi dute oso berdinduta izan den neurketa batean.
Lehia zaleentzako entretenigarria hasi da, bi taldeek aurkariari min egin nahi baitzioten eraso azkarren bidez. Kolpe truke horretan, talde gorritxoa izan da asmatzen lehena: 19. minutuan aurreratu da Yoldiren bitartez. Zornotzarrek ondo erreakzionatu dute eta atsedenaldia baino lehen markagailua berdindu dute. Izetaren bidez egin dute. Dorriok pase bikaina egin dio eta 10ak 1-1ekoa sartu du zartako gurutzatu gogor batekin.
Bigarren zatia berdinduta hasi da, abagune aipagarririk gabe hasierako minutuetan. Partidaren lehen ordua pasata, Jauregik gola lortzeko zorian izan da, baina bere errematea kanpora joan da gutxigatik. Une batzuk geroago, Osasunak 2-1ekoa sartu du Yoldiren bitartez, Barberoren erdiraketa bat aprobetxatuz.
Urdinak berdinketaren bila joan dira amaierara arte. Pradera eta Izeta oso gertu izan dira azken txanpan, baina lehenaren jaurtiketa sarearen albora joan da eta bigarrenaren falta jaurtiketa etxeko atezainak gelditu du.
OSASUNA PROMESAS: Darío, Diego, Herrando, Dufur, Muñoz, Jony (57’ Barbero), Pau (68’ Sánchez), Huarte (82’ Osambela), Eneko, Yoldi (68’ Moreno) eta Boiro (57’ Kako).
SD AMOREBIETA: Marino, Jorge Mier, Murua, Xiker, Toni Herrero (79’ Víctor López), Albisua (70’ Iturraspe), Cantón (57’ Sibo), Dorrio, Seguín (57’ Rayco), Izeta eta Jauregi (79’ Pradera).
Golak: 1-0: Min. 19; Yoldi. 1-1: Min. 38; Izeta. 2-1: Min. 63; Yoldi.
Epailea: Álvaro Rodríguez Recio. Txartel horiak atera dizkie Osasunako Yoldi, Huarte eta Morenori; eta SDAko Izeta, Albisua, Xiker eta Mier jokalariei.