SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Club Deportivo Numanciaren kontra jokatuko du igande honetan, urriak 2, 12:00etan. Neurketa, Lehen Federazioko 2. multzoko 6. jardunaldikoa, Urritxen izango da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira urriaren 1eko 12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/rgEy3. Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 11:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Bestalde, SDAko bazkideei gogorarazten zaie denboraldi honetako txartelak klubaren dendan, San Miguel kaleko 16. zenbakian, jasotzeko moduan daudela. Ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara da (ostiraletan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da).

Partekatu