SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Javier Murua, Mikel Pradera, Haritz Albisua eta Víctor López futbolariek, ekainaren 30era arte kontratua dutenek, ez dutela talde urdinean jarraituko 2023-2024 denboraldian.

Klub zornotzarretik eskerrak eman nahi dizkiegu denboraldi osoan egin duten lan itzelagatik eta erakutsi duten konpromiso eta profesionaltasunagatik, lehen egunetik azken egunera arte. Luxu handia izan da beraiekin kontatu ahal izatea, bai kirol arloan, bai giza arloan. Futbolari eta pertsonak bezala, euren kalitatea funtsezko izan da igoeraren helburua arrakastaz lortzeko eta Lehen Federazio kategoriako titulua eskuratzeko.

Horregatik, etorkizuneko erronkei begira, SDAk zorterik handiena opa die, bai arlo pertsonalean, bai futbolean. 

Mila esker bihotzez eta zorte on, txapeldunak!

Compártelo