SD Amorebieta

Cosimo Marco Da Graca (Palermo, 2002-05-01) futbolari italiarrak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte. Champions Leaguen debuta egin duen aurrelaria Juventusetik dator lagatu gisa.  

Da Graca Palermo FC-eko beheko kategorietan trebatu zen 2018ko udan, 16 urte zituela, Juvera iritsi aurretik. Mailak igotzen joan zen talde turinarraren filialera iritsi arte, non azken bi denboraldietan Serie C-n lehiatu du. 

Futbolari urdin berriak bi norgehiagoka ofizial jokatu ditu La Vecchia Signorako lehen taldearekin, bat SPALen aurka Italiako Kopako final-laurdenetan eta bestea Champions Leaguen Suediako Malmören aurka. 2021eko abenduan izan zen, txapelketako multzo-fasean, non Juventus Stadiumeko berdegunera azken minutuetan sartu zen Moise Keanen ordez. 

Benvenuto, Marco! 

Partekatu