Urdinek asteburu honetan ekingo diote liga txapelketari. Igandean, irailaren 6an, 12.00etatik aurrera, Arosa SC taldearen aurka neurtuko dira Urritxen, lehen jardunaldiari dagokion norgehiagokan. Neurketarako sarrerak Internet bidez eros daitezke esteka honen bidez: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/

Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik dira eta 15 euroko prezioa dute (5 euro 15 urte arteko pertsonentzat). Agortzen ez badira, partida hasi baino ordubete lehenagotik Urritxeko leihatilan ere erosi ahal izango dira.

SDAko bazkideak doan sartuko dira.

Compártelo